(EUSK) Martziali betidanik gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian, lasaitasunaz gozatzen. Baina azken boladan badirudi arrainek Martzial saihestu egiten dutela; agian galduxea dabilelako… Martzialek gustuko ditu gogoratzea sorosle izan zenekoa, bere musika-kutxa, bere burua ume gisa ikustea… baina zerbait aldatzen ari dela nabari du. Dagoeneko ez du bere burua seguru sentitzen kalean, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan edo etorri den ere. Ez ditu eguneroko orainaren xehetasunak gogoratzen.
Recibe de lunes a viernes en tu teléfono el boletín con la información más útil.
Muchas gracias ya formas parte de la comunidad